Thursday, April 12, 2007

Aurkezpenak egiteko kontuz ibili

Irakasle guztiak erabili ohi dugu nola/halako aurkezpena, dakiguna komunikatzeko. Era digitalean, ordenagailuarekin batera etorri den aplikazio bat hartu dugu (gehienok) lagun gisan: "Puntu Indartsua" edo Power Point Microsoften lehioarena.
Gaurkoan, YouTuben Dean Shareski-k egindako bideo interesgarri hau topatu dut, PowerPointekin egiten diren aurkezpenetaz gogoeta egiteko. Uste dut zenbait giltz ematen dituela, ate hori zentzuz zabaltzeko & erabiltzeko. Azalpen gehiagorekin Hezkuntb blogean ikus dezakezu ere. Iraupena 20 min.

Tuesday, April 10, 2007

Bideoa interneteko gai bizia

Bideoa interneten gai bizia, potentea eta boteretsua bihurtu da.
Erabiltzaile gehienek bagenekien hori; baina oraingoan Frantziako Mediametrie enpresak, audientziak neurtzen aritzen dena, txosten interesgarri baten frogatu du hori.
Emailaren pareko erabilpen bat bezala izendatu du, Empresa Digitalaren boletinean irakurri ahal izan dugunez: "Killer Applikation" izena jarri diote, komunikatzeko bide "berri" honi.
Eta horren adibide on bat HezkunTB bideoen bloga da: Hezkuntza, Telebista eta Blogak elkartzen duen tokia

Sunday, April 01, 2007

Aurkezpenetan audioa sartzea errez-errez

Aurkezpen bat egin nahi duzu eta soinu bat edo beste sartu nahi duzula?
Oso erreza da, motel!
Bakarrik beharko duzu minutu pare bat, kontatu nahi duzuna pentsatzeko eta gero:
  • Aurkezpenen programa ireki (Impress edo PowerP)
  • Zure testua idatzi nahi duzun giroa sortuz (esan nahi dut, soinua kokatuko duzun testu-ingurua)
  • Soinu programa ireki (Audacity edo beste audio editore bat), eta mikro baten laguntzaz, esan nahi duzuna grabatu (ez ahaztu gordetzea).
  • Ondoren aurkezpena joan eta txertatu: diskoan gorde duzun direktorioa aukeratu eta listo. Gomedio bat: arazorik ez izateko gorde fitxategi guztiak karpeta berean; bestela arazoak euki ditzakezu beste ekipo batean, edo CD/pendrive batean grabatzerakoan.
Honela zure mezua "aberastuta" gelditu da soinu horrekin: musika, zarata, hitzaldia... nahi duzunarekin!
Adibide bat jarri daiteke HABEren baliapideetan aurkitzen den Maite Maite Maitea nobelarekin.
Eta saio hauen audioa aurkitzeko, bisitatu Archive.org zerbitzaria, azalpenak entzun ahal izateko.
Beste elementu gehigarri bat, Gifllyren grafiko hau izan daiteke.