Wednesday, December 27, 2006

Komunitate berria: eduvlogs

Hezkuntza mundu zibernetikoan komunitate berri bat sortu da: Bideoa erabili nahi duten hezitzaileen bloga. Hau da Edu-video-logs izenarekin, Hezitzaileak +bideo erabiltzaileak + bloggariak elkartu nahi ditu.
Bere inguruan, e-irakasle esperientziadunak daude, Gorka Palazio edo Carlos Castaño bezala. Helburua argi dago: hauxe lortu nahi dute
"una televisión educativa de almacenaje o televisión IP (IPTV)".
Ea itzulpen egokia asmatzen ote dudan:
  • zenbait bideo ekoizpen igotzeko edo gordetzeko blog bat izango da: irakurri eta idaztekoa.
  • denon eskura egongo dena, ikusteko, bajatzeko (zenbait kasutan) eta eskuratzeko: Internet da plataforma.
  • erabiltzaile guztien iritziak eta gomendioak jasotzeko aukera ematen duena: zenbat eta gehiago erabili hobe denontzat!
  • heziketa komunitate osoari eskaitzen zaion zerbitzu irekia da, partner potenteen laguntzarekin: you win, we win!
Beraz Web 2.0ren ezaugarri gehienak beregan dituena. Zu ere animatzen zara bisitatzen? Eta parte hartzen?

Thursday, December 14, 2006

FireFox eguneratu Linuxen

Duela gutxi Linux Ubunturekin (EHUX distribuzioaren eskutik) hasi naiz nire askatasuna dastatzen:
  • hasteko eta bat sistema aukeratzeko askatasuna (zein erabaki gogorra)
  • eta jarraitzeko zein bertsio edo sapore erabili: Ubuntu, Suse, Aurox, ....
Hilabete pare bat pasatu ondoren, zenbait ordenadore liberatu ditut Windowsen uztarri astunetik.

FIREFOX 2ra EGUNERATU

Baina aukera guzti horiek mugatuta aurkitu ditut, FireFox berria instalatzeko orduan. Zer egin nezakeen? Googlera jo, idatzi "como instalar Firefox" eta hara non, batek baino gehiagok arazo bera aurkitu dutela. Besteak beste Ecuadorreko Linux Taldeko partaideak.
Beraien ideak hartuz, eta esperimento pare bat egin ondoren, post hau idaztera animatzen naiz, euskaldunek ere zerbait gehiago topa dezagun, errez eta xamur lortu dezagun.

Tuesday, December 12, 2006

Ikasketa kolektiboaren eragileak

Duela gutxi aldizkari interesgarri bat eskuratu dut (bertan ekarpen txiki bat egin nuelako) idazten duten zenbait adituren ideiak ezagutzeko aukera paregabea emanez. Bere izena "Organización y Gestión Educativa" da; bere akronimoak belarrira arraro xamar jotzen badu ere: OGE (ez dadila aspaldiko OJEren antzekorik izan!)
Kontua zera da, Alejandro Camporen artikulu argia bezain txukuna aurkitu dudala Ikasketa Kolektiboa eta ikastetxeetako zuzendaritza elkarlotuz. Bere osotasunean irakurtzea merezi du, baina hiru ideia aterako ditut bertatik.
Zuzendaritzak ikasketa kolektiboak eragin behar ditu, ez horrenbeste ikasketak helburu bezala bilatuz, , baizk eta ikasten ikasteko, hau da, konpetentziak eskuratzeaz gain, konpetente izaten jarraitzea da gakoa. Eta hori jarrera hauetan islatzen da:
  • Malgutasunarekin egokitzen den bitartean, nortasuna eta zuzenbidea mantenduz
  • garapen egonkorraren gaitasunean
  • Arazoen (eta gatazken) ebazpenera begiratuz
  • Eguneroko lanaren zerikusia duten ikasketak eginez
  • Taldeka ikastea, kolektiboki ikastea, denon (eta erakundearen) onerako
Alejandroren iritziz, erakunde guztiek gaitasuna duen jendea erakartzea da. Edo/ta bestela, gaitu, hau da jende hori gaitasun hauekin jantzi.
Eta horrek bi gauza suposatzen ditu:
  1. banakako ikasketak
  2. konpetentzia kolektiboa (lehena egoteagatik ez du bigarren hau suposatzen) erakundearen aldaketetan agertuko dena.
Eskerrik asko Alejandro Camposi bere ideiengatik, eta eskerrik asko OGEri ikasteko eman didan aukeragatik!

Thursday, November 30, 2006

Espiral del conocimiento

La gestión del conocimiento tiene un punto clave de análisis: la espiral del conocimiento.
Para pasar del conocimiento individual al organizacional (es decir de un grupo organizado que comparte un objetivo común) necesitan planificar y organizar su conocimiento.
La refelxión empieza en el Blog Conocity, en el que lanzo 7 preguntas sobre la GdC.
El texto completo de la ponencia esta en Writely, que ahora es Docs de Goolge. La explicación completa de esta visión de la GdC está en Elkarrekin.org.

Thursday, November 23, 2006

IKTB telebista digitala martxan

Bilboko Abandoko Berritzegunean, B01 delakoan, Telebista digital zerbitzu bat jarri da martxan: IKTB. Zerbitzu hau intranetean bakarrik erabili daiteke.

EMISIOAREN FROGAK
Froga batzuk egiteko bada ere, IKT Telebistan Hezkuntza sailak dituen jardunaldi ezberdinen bideo digitalak daude ikusgai. Duela sei urtetik hona, Berrikuntza zuzendaritzatik antolatu diren ekitaldien bideo digitalak hain zuzen ere.
Besteak beste:
  • 2000. urteko CIEDIGITAL: Euskal Hezkuntza digitalaren nazioarteko kongresua
  • 2001.ean Gasteizen ospatutako Elkarbizitza Kongresua
  • Bake Hezkuntzaren topaketak
  • 2002an Barakaldoko Aniztasuean Elkarrrekin bizi
  • 2003,ko Euskaldunako IKT topaketak
  • 2004.ko Elkarbizitza Programaren Naro fororako bideoak
  • 2005.ko Gatazken kudeaketarako Paco Casconen hitzaldia
  • eta pasa den astean ospatu den Batxilergoko I jardunaldien bideoak ere
Zerbitzu hau ordenagailu zahar birziklatu batean instalatu da, Linux Ubuntu batekin, eta Twonkyvision softwarea erabiliz.
Gehiago jakiteko ikusi azalpen hau

Wednesday, November 15, 2006

Multimedia & Internet bikote bikaina

Bilbon izan da Geoff McGhee New York Timeseko Multimedia Interneteko ekoizle arduraduna.
Bere hitzak eta adibideak argiak izan dira; baina hitzaldian zehar egin duen nabigazio multimedia eredu aipagarria izan da, nere ustez. Ez dut ezagutzen jende asko, bere ezagutza errez konpartitzen duena. Eta Geoffek euki duen estiloa, niretzat, bikaina izan da. Eta medio ezberdin guztiekin izan duen trebezia eta jarioa miresgarria. Ez duzue uste?

Wednesday, November 08, 2006

Irudiekin lan egiteko modua

Behin baino gehiagotan gertatu zait hau:
irudi bat sartu nahain eta ezin gogoratu zeintzuk diren bere berezitasunak!
Zuri ez zaizu holakorik gertatu?
Ba hurrengoan errez topatu dezadan hementxe idatziko ditut etiketak:
  • Hasteko argazkiaren jatorria (eta linka nora joango den) kokatu behar da bere URI idazten, href edo esteka sortu ondoren:

< href="http://flickr.com/photos/josieror/291529568/">

  • Jarraian bere atributoak adieraziko ditugu, gorriz adierazten da non lerratuko den, ezker (left) ala eskuin (right):
style="margin: 0pt 0pt 10px 10px;" /> float: right; cursor: pointer; width: 198px; height: 149px;"
  • Ondoren zer irudi erakutsiko duen pantailan azalduko da eta sagua gainean jarrita zein izango den bere azalpena
src="http://static.flickr.com/101/291529568_4b6aa4159f_b.jpg"
alt="la FP en el Pabellon 5 del BEC"


Bukatzeko borderik ba ote duen eta esteka ixtea (zarratzea)
border="0" />

Adibide
moduan argazki hau:
la FP en el Pabellon 5 del BEC

Friday, September 29, 2006

Euskaraz gure domeinuan zeregin ugari

Umorea galdu gabe, Hezkuntza esparruan (eta jendartean ere), zeregin ugari dugu egiteko:
  • euskararen alde egitea, batetik eta
  • gure domeinu propioa izateko bultzatzea bestetik.
Atzoko jardunaldian entzundako ideia batzuk totem honetan elkartu nahi izan ditut: pinguino librezale eh20 txapelduna deituko nuke: A2a.1 izan daiteke??? Aktitude 2.0 batekin noski!
Zuek esango didazue

Friday, September 22, 2006

Artelekun abiapuntu

Artelekun egon nintzen atzo, Aktitude 2.0 batekin baina... kronikalariak esaten duena ez nuen berdin ikusi. Hau da, jende ugari baino, gutxitxo egon ginela uste dut nik.
Baliteke... jende gutxi jakitun egotea, edo lekua urrun gertatzea, edo oraindik oporren usaia Kontxan hartu nahi izatea, lagun batek baino gehiagok aitortu zidatenez.
Baina Euskal Herritar 2.0 gutxi egon ginela pentsatzen dut nik.
Nire arloari begira uste dut hezkuntza mundutik joandakoak... lau katu baino ez ginela izan. Eta zer esanik ez, Gotzon Egiaren esanak betetzen genituela: mundu errealean erabiltzen den "media" baino txarragoak ez ginen bertan geundenak.

Hala ere zenbait ideia eta erronka etorri zitzaikidan burura: besteak beste abiapuntua izatea.
Patxik esan bezala, atzokoa gauza itxi bat baino, abiapuntu bat izan dadila nahi nuke. Luistxok argi utzi zuen ez dela lehen aldia izan Internet eta euskararen gaia aztertu denik.
Baina baliteke Web 2.0a sortu denetik, edo hobeto esan internetzale askoren odoletan sartu denetik lehen aukera izan dela sare soziala zabaltzeko. Eta lehena ezbada izan, bigarrena!
Joseba Kamiorekin bat eginez, esango nuke garrantzitsuena zera dela: AKTITUDE 2.0 bat izatea.
Nire ustez, abiapuntu hau garrantzitsua da: metatu ditzagun indarrak eta proposamenak. Gorkaren tresna ikusiz eta RSSren kontzeptua harturik, agregatu ditzagun gure asmoak, bildu ideiak eta... segi aurrera!

Tuesday, September 12, 2006

Euska Herria eta Internet

Euskal Herria 2.0 izeneko jardunaldiak abian daude. Euskarak eta euskaldunok Interneten daukagun lekutxoa bilatzeko & eztabaidatzeko. Donostiako Artelekun izango dira eta asmoak & gaiak, bederen, oso interesgarri izango direla aurreratzen digute. Egitarauan bi arratsalde zehaztu dira, 21 eta 28, puntu oso interesgarriekin: gai jartzaileak orain kantarien zai!
Ikusi Sustatun agertutako berria!

Tuesday, June 27, 2006

Mari Jose Urruzola zenaren omenez

Mari Jose Urruzolaren omenez, jardunaldi unkigarri bat ospatu da berriki.
Bertan hainbat emakumek parte hartu zuten Mari Joseri zioten miresmena eta maitasuna adierazteko.
Besteak beste, Hezkidetza Mintegietako kideak. Eta bere ekarpena bideo batean gauzatu nahi izan dute

Friday, June 16, 2006

Kontakizuna Ikus&entzuteko

Kontakizunak baldintza batzuk bete behar ditu ikus eta entzun ahal izateko.
Eta erabili daiteke zenbait teknika, persuasio maila igotzeko.
Idea hauek Guillem Bou Bouza irakaslearen liburutik aterata daude. Ildo nagusiak guionweb izeneko tokian daude.
Sistema hau Multimedia kontzeptuan bildu dezakegu. Eta kontzeptu hau osorik ikustatu daiteke hemen, Guillem Bouren arabera

Sunday, June 11, 2006

Multikirolaren adibidea

Gaurko egunez nire semealaben ikastetxean jai bat ospatzen dugu. Ikasleak eta gurasoak, irakasleak eta bazkideak elkartuago sentitzeko: partaidetzaren sentipena sendotzeko ei da.

KOOPERATIBAREN ZUTABEA
Asteburu askotan, zenbait gurasok, gure ekarpentxoa egiten dugu, seme-alabek osasuntsuago bizi daitezen: kirola sustatzeko Bizkaiko edo Euskadiko geografia osoa zeharkatzen dugu kirolen bat praktikatu dezaten. Nire kasuan, multikirola.
Eta Eguzkibegi ikastolako jai egunean, multi-kirola (hau da, denetik apur bat) egin duten ikasleen gurasoek ateratako argazkiak jarri ditugu: saskibaloia, futbitoa, arraunean, den denak ikusgai daude, ikastolako zutabean eta flikcren ere.

WEB 2.0 & COMUNITY
Adibide honek aukera paregabea ematen du Web 2.0-ren sare sozialen gaia aztertzeko:
  • guraso gutxi batzuek izandako idea (eta lan pixka bat)
  • denori zabaldu diegu webari esker (edozeinek ikusi dezake) interneteko konexioa eukiz gero
  • zenbat eta gehiago erabili (ikusteko, komentatzeko, igotzeko, partekatzeko...) hobeto denontzat
  • Ez da beharrezkoa kamara eukitzea argazkiak ikusteko (eskuratzeko, konpartitzeko); plataformara konektatu (edozein tramankuluekin) eta badago!

Tuesday, June 06, 2006

Web 2.0 heziketarako

Modan dagoen Web 2.0 hezkuntza munduan erabiltzeko urratsak ematen ari da.
Gero eta gehiago dira animatzen diren irakasleak, eta gero eta argiago daukagu zertarako erabili behar den.
IKT tresneria guztia bezala, W2.0 ere komunikazioaren zerbitzuan eta pertsonen mesedetarako egon behar du.
Hezkuntzaren kasuan, nola ez, ikaslearen ikasketa errezteko eta irakaslearen irakaskuntza gauzatzeko.
Nire ustez bi baldintza hauek betetzen dituen tresna bat dago: WebQuest.
Adibide moduan hauxe bisitatzen gonbidatzen zaituztet: Web 2.0e delakoaren bila doana!

Monday, May 08, 2006

Unibertsitatea tipi-tapa osasunez

Euskalerriko Unibertsitate publikoa tipa-tapa dabil. Kirola eta Osasuna bultzatzen, baina baita ere beste gai asko, pixkanaka pixkanaka, aurrera ateratzen
tipitapa06Maiatzaren lehen igandez, jende ugari bildu zen Bilbotik Leioara joateko. Adin guztietakoak, ikasle, irakasle edo langile izanik. Egia esan Unibertstateak diten erronken artean, gizartearekin konketatzea eta denon (edo askoren) gogoak suspertzea oso inportantea da: gehiago ikas dezagun osasuntsu bizitzen. Eta Munduko Osasunare Erakundeak esaten zuenez, fisikoki, psikikoki eta sozialki egon beahr da osasuntsu. Animo denori eta segi aurrera!



www.flickr.com

zg_insert_badge();
This is a Flickr badge showing public photos from josieror tagged with kirola. Make your own badge here.




Wednesday, May 03, 2006

Komunikatzaile & ekintzaile nekaezina

Duela egun gutxi Mari Jose Urruzola joan da. Lankide leiala, emakume aparta; eta pertsonai politikoa ere.
Galera handia izan da hezkuntza mundu osoarentzat, hezkidetzaren zutabe garrantzitsu bat izan delako. Hezkuntzarako berdintasuna eta justizia, hezkidetzaren eskutik datoz; gero eta gehiago.
Inork ez du ukatuko gizaldi honetako gai potenteenetarikoa dela. Batez ere emakumeek borrokatu dutelako, eta guztion buru-bihotzean sartu digutelako.

Horien artean, Mari Joseren moduko emakumeak egon eta egongo dira.
Bere lanak eta nekeak, emaitza oparoa izan dute; eta aurrerantzean ere izango dutelakoan nago.
Bere hitzak garbi, bere arrazoiak sakon, bere ikuspegia argi eta dizdiratsu.

Feministen abestiak esaten denez...
Zutik emakumeak, hautsi gure kateak...
Pertsona guztien gizatsun maila hobetzeko, denon artean ekin behar diogu, emakumeen kateak askatzeari.
Aurrera ba, gizonak eta emakumeak batera jarraituko dugu hezkidetzaren bidetik!
Eskerrik asko Mari Jose!

OHARRA:
Bere elkarrizketaren laburpen bat emen ikus dezakezu:
http://www.youtube.com/watch?v=EgZrFiAq3FU
Egindako elkarrizketa osoa helbide honetan:
http://www.saretik.net/ekoizpen

Thursday, April 06, 2006

Web 2.0ren jaiotza publikoa Euskal Herrian

Blogak 2.0 topaketaDeustuko unibertsitatean izango da Blogak 2.0ren ekitaldia, publikoki (edo/ta ofizialki) Euskal Web 2.0a jaio dela adierazteko. Euskal Herrian hainbat gara komunikatzeko gogoz, tresna potente hau erabili nahi dugunok. Kazetaritzan, lan kontuetarako, politika arloan... eta Hezkuntzan ere bai, noski!
EyeOS hasteko eta bat, ordenagailuaren mahaigain osoa interneten daukazu! Behar duzun tresna guztiak dauzkazu: testuak idazteko, zure kontaktuak, kalkuluak egiteko tresna,...
Beste aurkezpenene artean Meneame atariaren funtzionamendua eta helburuak argitu ditu Ricardo Gallik.

Berri hau Berrikuntza zerbitzari zaharreko berrien artean ere aurkitu daiteke! Oraindik badabil eta...
Eta zuzeneko txata jarraitu nahi baduzu, ikusi momentu oro jendeak komentatzen duena

Tuesday, March 21, 2006

Antigoaleko Berrikuntza

Harridura handiz ikusi dut, azken 4 urte hauetan, martxan egon den Hezkuntza Berrikuntzaren ataria (www.berrikuntza.net), "tokiz" aldatu dela. Eta hori gutxi balitz, nere ustez, orientazioz ere!
Interneten zeukan ostatua aldatu diote, duela egun batzuk, beste zerbitzari batean jartzeko. Orain arte, bi toki publikotan izan du kokapena:
  • Elejabarriko IKT Taldearen egoitzan (Abandoko Berritzegunean, Hezkuntza sailak Bilboko Tolosa Kalean duen B01ean)
  • Euskaltelen Zamudioko egoitzan
    aurreko kokapenean konketibitatea galdu zuenean

Gaur egun enpresa pribatu baten ostatuan dago, egon! Datu guzti hauek, eta beste asko, Netcraft zerbitzuak eskaintzen dizkigu argiro!

MUGIMENDUA ETA TENDENTZIAK
Azken bost urtetan, gauza asko geratu dira Interneten, baina interesgarrienak "Web 2.0" delakoaren inguruan izan dira: Sarea erabiltzeko era berri bat sortu dela nabigatzaileen artean. Momentuz ez da gorputz teoriko bat, filosofia integral bat, tendentzia bat baizik. Baina gero eta gehiago hedatzen ari da, gero eta zabalagoa da eboluzio honen tendentzia.
Eta bost urte hauetan, Berrikuntzak izan duen bilakaera aztertzeko modukoa da, orain
dagoen tokian
egon arte: badirudi izenik ere ez duela merezi zerbitzu horrek. Edo oraingo Berrikuntzan esaten dion moduan: Berrikuntza zaharra edo Antigüa Berrikuntza.
Oraindik eskuragarri dago duela 5 urte martxan jarri zeneko zerbitzuaren dokumentua : zeinetan ikus daitezke orduko asmoak eta atariak egiten zuen eskaintza (hezkuntza munduko erabiltzaileei noski)

  • Toki bat zerbitzarian edukitzea (disko birtuala) norbere dokumentu eta web orriak kudeatuz, hezitzailearen ardurapean noski: edonondik konektatu ahal izateko
  • Foroetan parte hartu eztabaidatzeko, iritziak irakurri, desadostasunak erakutsi eta amankomuneko puntuak bilatzeko: iritzi askatasuna
  • Lan-Taldeetan parte hartu lan komuna egiteko eta interes-taldeetan alta eman: nolabaiteko sindikazioa, gaur esaten den moduan
  • Estekak publikoki konpartituta: zeureak besteekin, eta besteonak zeuretzat, denon artean erabakitakoak
  • Aholkuak eman eta jaso: liburuak, web tokiak, materialak...
Guzti hau, bi alde mantenduz: publikoa eta pribatua (irakasle bakoitzak kudeatu eta erabiltzeko, ardura eta askatasuna, lana eta ondorioak). Zerbitzariaren funtsa eta erabilpenaren laburpen bat hemen aurkitu daiteke oraindik

ETA ORAINGO BERRIKUNTZAK?
Baina tokia aldatzeaz gain, orientabidea ere aldatu da, nire ustez. Eta nire arrazoiak azalduko ditut. Lehen atari horizontal bat bezala jaio zena, gero eta bertikalago bihurtzen ari da.
5 urte pasatu direnean, gero eta gehiago dira lehen webaren denbora eta estiloa pasatzen ari dela (Web 1.0 deritzo) esaten dutenak, planteamendu estatikoak dauzkalako. Ez horrenbeste teknikoki, web orri dinamikoak izateagatik (php edo datubase aldakorretan); baizik eta zerbitzari baten barruan dauden datuak eta erabiltzaileak, mugitu, zabaldu eta berrantolatu daitezkeelako. Eta elkar-eragina ahalbideratzen dutelako. Eta Web 2.0 ari da sortzen , gero eta indartsuago, erabiltzaileen neurrira, eta batik bat erraz mantentzeko web berri bat sortzen ari delako, aukerak sozialak zabalduz.
Garai hauetan Berrikuntza berria agertzen da (www.berrikuntza.net) bat-batean, inorekin kontatu gabe! Irakasleei galdetu gabe, lehengo erabiltzaileei zerbitzuaz iritzia eskatu gabe, hezkuntza munduan behar diren tresna komunikatiboetaz eztabaida piztu gabe.
Eta hara non, aurrekoak zituen abantaila guztiak desagertu dira; eta zeuden erabiltzaileak lurrindu egin dira, eta zerbitzariak zituen dokumentuak ezin dira aurkitu, eta... Etorkizuneko tendentziekin konektatzen zuten elementu guztiak garbitu (deuseztu??)egin dituzte atari horretatik.
Orduan galdera zera da... Zein ideiarekin sortu da zerbitzu berri hau? Norentzat da? Nork du bere "eskuetan" zerbitzari hau? Noren beharrizanak erantzuteko sortu da? Noren berrikuntzak bultzatuko ditu?
Baldin eta denbora berriek markatzen duten tendentziaren kontra badoa... zein eratako Berrikuntzasuposatzen du?
Galdera hauek eta beste asko bururatzen zaizkit, eta ez daukat nori luzatu, ez daukat inter-lokutorerik! Ez Interneten, ez inon! Ea oraingoa, ANTIGOALEKO Berrikuntza deitu behar dugun, inolako aurrerapenik ez digulako ekartzen. Hezkuntza munduko erabiltzaile berriztatzaileentzat bederen. Zuk/zuek nola ikusten duzu/e?

Artikulu hau Sustatun ere aurkitu dezakezu, eta bertan komentatu, hala nahi baduzu.

Monday, March 20, 2006

WEBia jaioberria!

Web bi puntu zero delakoaren jaiotza aldarrikatu dugu Elejabarriko ziber-eskolan! Hezkuntza munduarentzat bederen.
Gorka Julio (Teketen) hizlari delarik, Bizkaiko IKT teknikariek Web 2.0 hezkuntzarako erditzen saiatu dira.
Hasieran argi azaldu da, Web2.0 zer den: Ez da teknologia, jarrera bat baizik! Internet erabiltzeko era bat.
Aurkezpena jarraitzen laguntzeko TinyURL sistemarekin bideratu dizkigu berak egindako azalpenak. Azken batean, Web bia laburtzeko bi hizki daude: I + G, hau da, Irudimena eta Gogoa!
Horrez gain Web jaioberriaren kontzeptuen laburpen bat hemen ikus daiteke ere!

Friday, March 17, 2006

IKTak Hezkuntzan erretrataturik

Atzokoan, 2006.ko Martxoaren 16an Miramongo Parke teknologikoan, Teknologi Berrien Aplikazioa Hezkuntzan gaiaren inguruan lan-jardunaldi bat ospatu zen.
Bertan gaiaren argazki bat atera zen: Hezkuntza munduan IKTak nola dauden.
Gaia esplizituki hori ezbazen ere, Mac eta Appleren tresneriarekin zein erreza den ikusteaz gain, gaurko ikastetxe publikoetan dauden zailtasunak agirian gelditu ziren.
Galdera airean somatu zitekeen: Mac ekipamenduekin hain erreza bada webean argitaratzea.... zergatik ez ditugu eskura ikastetxe publikoetan? Edo beste era batera esanda, zergatik Premia ekipamenduetan ez da posible beste ekipo batzuk konektatzea, zerbitzari moduan edo bezero gisan?
Galdera hauek eta antzeko beste batzuk erantzuteko, hasieran irekiera jardunaldian egon ziren pertsonen falta somatu zen bukaera aldera!

Tuesday, February 28, 2006

IKTak espazio komunikatiboan


IKTak ikuspegi xinple batekin begiratzen dira sarri askotan.
Arrazoi bat izan daiteke gehien bat teknologiaren aurrerapena ardatz moduan hartzen delako.
Eta gutxienez beste bi bektore kontutan hartu behar dira: Informazioa eta Komunikazioa.
Nolabait esteko:
* informazioa teknologiarekin batera karratu bat osatzen dute, eta irudikatuko dudan esapzioaren oinarria dira.
* Komunikazioak gorputza ematen dio espazio honi: eta ezagutza sortzeko (eta konpartitzeko) bidea ireki.
Ez duzu uste horrela denik?

Wednesday, February 22, 2006

Heziketa eredua eta Komunikazio modua

Kaplun aita-semeak oso argi azlatzen dute eredu komunikatiboa eta hezitzailea estuki lotuda daudela. Eta irudi xume batez adierazten dute honela:
1. badaude transmisioan bakarrik zentratzen diren eredu komunikatibo eta hezitzaileak. Edukiak dakienarengadik, ez dakienera pasatzean dago gakoa. Freirek Irakaskuntza bankarioa deitzen zuen modu hau.
2. badago teoria konduktista jarraituz, estimulu egokiak programatuz,efekto zuzenak eta zehatzak lortu nahi dituen eredu komunikatiboa eta hezitzailea. Kasu honetan feed-back edo atzera elikadura garrantzitsua da, bilatutako erantzuna lortzen den ala ez jakiteko
3. Baina Mario eta Gabriel Kaplunek proposatzen duten erdua kritiko dialogikoa da, pertsonaren eta gizartearen eraikuntzan oinarritutako ikasketen alde aldarria eginez. Beraientzat prozesua eta eraikuntza kolektiboa ezinbestekoak dira ikasketak esanguratsuak izateko.Honela Vigostkyren teoria pedagogikoak, komunikazioaren mundura aplikatzen dituzte. Eta lortu nahi duten eredu komunikatiboan igorlea eta hartzailea baino, Eme-Rec izeneko "emeseur-recepteur" bat bihurtzen da pertsona.